2009/12/09

kronograma

Kaixo. Hemen duzue unibertsoaren sorrera eta eboluzioaren inguruko kronograma bat. Aio.

kronograma

2009/11/23

Astronomiaren urtea

Esaten da Galileo Galilei izan zela teleskopio batekin zerura begiratu zuen lehen gizona, baina hau ez da, noski, Galileok egindako gauza bakarra, teleskopioarekin zerua hainbeste behatu ondoren, garai berri bat sortu zuen astronomia arloan. Hau orain dela 400 gertatu zen, 1609. urtean eta hori ospatu nahian UNESCOk nazioarteko astronomiaren urtea aurten ospatzea erabaki du.

Galileo Galilei (1564-1642) filosofo, fisikari eta astronomo italiarra izan zen. Bera izan zen Jupiterren lau ilargiak aurkitu zituena, Artizarrak, ilargiak bezala, faseak zituela deskubritu zuena, ilargiko mendiak, eguzki-beltzuneak eta “kontaezineko izar multzo bat” ikusteko gai izan zena 10x-ko teleskopio batekin. Gainera Keplerren eta Newtonen mugimendu-arauei bidea erraztu zien.

Hau dena elizaren eztabaida ugari sortu zituen, nahiz eta Galileo kristau amorratua izan. Inkisizioak gogor zigortu zuen bere bizitzan zehar, azkenean 1642. urtean hil zen bere bi ikasle, Vincenzo Vivianiren eta Evangelista Torricelliren presentzian.

2009/11/20

geologia

Kaixo. Hemen topatuko duzue geologiaren inguruko haibat lotura interesgarri, emaiezue begirada bat. Aio.

hainbat animazio
geologia hainbat hizkuntzatan (euskeraz)
plaken tektonika (wikipedia)

2009/11/18

Litosfera ozeanikoa.

Hemen daukazue bideo bat litosfera ozeanikoari buruz. Espero dut gustokoa izatea. Iker.

http://www.youtube.com/watch?v=bIpsBg4SuUQ&feature=player_embedded

2009/10/27

ezer ez espazioan

bideo hau zein txikiak garen espazioan ezagutzen dugun beste astro handiekin konparatuta

exoplanetak

19/10/09: 32 exoplaneta berri aurkitu dira. Orain arte aurkitutako planeta ia guztiak lurra baino hainbat aldiz handiagoak dira, batzuk Jupiter baino hainbat aldiz ere. Honek teoria berriak sortzera eraman du: “emaitza hauek planeten formakuntza orokorra dela pentsatzera eramaten gaitu, batez ere izar espezifiko batzuekin” Stephane Udry.

Baina aurkikuntza hau hobeto ulertzeko exoplanetak zer diren argitu beharra dago, exoplaneta bat eguzkiz kanpoko planeta bat da. 1995. urtean Michel Mayor eta Didier Quelozek eguzkia ez beste izar baten inguruan orbitan zebilen planeta bat aurkitu zuzen, lehen exoplaneta hain zuzen ere. Orain arte 341 aurkitu dira, guztira 403 planeta.

Aurkikuntza egiteko, hainbat metodo daude, adibidez:

- Doppler efektua: Objektu batek uhinak igortzen ditu higitzen ari dela eta uhinak distortsionatu egiten dira. Hartzailea hurbiltzean, uhina konprimitu egiten da eta hartzailea urruntzean, luzatu egiten da.

- Astrometria: zeruan astro batek duen kokapena momentu konkretu batean eta ahal den zehaztasun handienarekin.

- Polarimetria: metodo hau errotazio optikoa neurtzen oinarritzen da, errotazio optiko hau polarizatutako argiarekin sortzen da.

Esan dugun bezala aurkitutako exoplanetak lurra baino hainbat aldiz handiagoak dira, horregatik superlurrak deritze. Superlurrek gure planetaren masa baino apur bat handiago dute, honen arrazoia da lurraren antzeko masako eta masa txikiagoko planetak aurkitzeko aurrerapen teknologikoak behar ditugula.

2009/10/08

aurkikuntza saturnon

Spitzer teleskopio espazialak eraztun erraldoi berri bat aurkitu du Saturno inguruan, planeta inguratzen dutenak baino askoz ere handiagoa, hain zuzen ere. Orain arte inor ez da ohartu han zegoenik, ia ikusezina delako.
    Eraztun berria Saturnoko sistemaren mugan dago. Bere masa planetatik sei milioi kilometro ingurura hasten da eta beste 12 milioi kilometro luze ditu kanpoalderantz. Saturnoko ilargi urrutienetakoa den Fobosek eraztun berriaren barruan orbitatzen du, eta seguruenik hura izan daiteke bere osaketaren iturria.
Saturnoren eraztun berria oso mardula da. Planetaren diametroa baino 20 aldiz altuagoa da, eta mila milioi Lur pilatuta beharko lirateke eraztuna guztiz betetzeko.
    "Eraztun erraldoi bat da", adierazi du Anne Verbiscer Virginiako (AEB) Unibertsitateko astronomoak. "Ikusteko aukerarik balego, bi ilargi betek zeruan duten tamaina izango luke", azaldu du. Aurkikuntzaren berria bihar argitaratuko da 'Nature' aldizkariaren online edizioan.