2009/10/08

aurkikuntza saturnon

Spitzer teleskopio espazialak eraztun erraldoi berri bat aurkitu du Saturno inguruan, planeta inguratzen dutenak baino askoz ere handiagoa, hain zuzen ere. Orain arte inor ez da ohartu han zegoenik, ia ikusezina delako.
    Eraztun berria Saturnoko sistemaren mugan dago. Bere masa planetatik sei milioi kilometro ingurura hasten da eta beste 12 milioi kilometro luze ditu kanpoalderantz. Saturnoko ilargi urrutienetakoa den Fobosek eraztun berriaren barruan orbitatzen du, eta seguruenik hura izan daiteke bere osaketaren iturria.
Saturnoren eraztun berria oso mardula da. Planetaren diametroa baino 20 aldiz altuagoa da, eta mila milioi Lur pilatuta beharko lirateke eraztuna guztiz betetzeko.
    "Eraztun erraldoi bat da", adierazi du Anne Verbiscer Virginiako (AEB) Unibertsitateko astronomoak. "Ikusteko aukerarik balego, bi ilargi betek zeruan duten tamaina izango luke", azaldu du. Aurkikuntzaren berria bihar argitaratuko da 'Nature' aldizkariaren online edizioan.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario