Esaten da Galileo Galilei izan zela teleskopio batekin zerura begiratu zuen lehen gizona, baina hau ez da, noski, Galileok egindako gauza bakarra, teleskopioarekin zerua hainbeste behatu ondoren, garai berri bat sortu zuen astronomia arloan. Hau orain dela 400 gertatu zen, 1609. urtean eta hori ospatu nahian UNESCOk nazioarteko astronomiaren urtea aurten ospatzea erabaki du.
Galileo Galilei (1564-1642) filosofo, fisikari eta astronomo italiarra izan zen. Bera izan zen Jupiterren lau ilargiak aurkitu zituena, Artizarrak, ilargiak bezala, faseak zituela deskubritu zuena, ilargiko mendiak, eguzki-beltzuneak eta “kontaezineko izar multzo bat” ikusteko gai izan zena 10x-ko teleskopio batekin. Gainera Keplerren eta Newtonen mugimendu-arauei bidea erraztu zien.
Hau dena elizaren eztabaida ugari sortu zituen, nahiz eta Galileo kristau amorratua izan. Inkisizioak gogor zigortu zuen bere bizitzan zehar, azkenean 1642. urtean hil zen bere bi ikasle, Vincenzo Vivianiren eta Evangelista Torricelliren presentzian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario