19/10/09: 32 exoplaneta berri aurkitu dira. Orain arte aurkitutako planeta ia guztiak lurra baino hainbat aldiz handiagoak dira, batzuk Jupiter baino hainbat aldiz ere. Honek teoria berriak sortzera eraman du: “emaitza hauek planeten formakuntza orokorra dela pentsatzera eramaten gaitu, batez ere izar espezifiko batzuekin” Stephane Udry.
Baina aurkikuntza hau hobeto ulertzeko exoplanetak zer diren argitu beharra dago, exoplaneta bat eguzkiz kanpoko planeta bat da. 1995. urtean Michel Mayor eta Didier Quelozek eguzkia ez beste izar baten inguruan orbitan zebilen planeta bat aurkitu zuzen, lehen exoplaneta hain zuzen ere. Orain arte 341 aurkitu dira, guztira 403 planeta.
Aurkikuntza egiteko, hainbat metodo daude, adibidez:
- Doppler efektua: Objektu batek uhinak igortzen ditu higitzen ari dela eta uhinak distortsionatu egiten dira. Hartzailea hurbiltzean, uhina konprimitu egiten da eta hartzailea urruntzean, luzatu egiten da.
- Astrometria: zeruan astro batek duen kokapena momentu konkretu batean eta ahal den zehaztasun handienarekin.
- Polarimetria: metodo hau errotazio optikoa neurtzen oinarritzen da, errotazio optiko hau polarizatutako argiarekin sortzen da.
Esan dugun bezala aurkitutako exoplanetak lurra baino hainbat aldiz handiagoak dira, horregatik superlurrak deritze. Superlurrek gure planetaren masa baino apur bat handiago dute, honen arrazoia da lurraren antzeko masako eta masa txikiagoko planetak aurkitzeko aurrerapen teknologikoak behar ditugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario